Albisteak

Gizartea

Gizartea

2011ko balantzea

Zirkulazio istripuetan hil direnen kopurua jaitsi da Euskadin

Erredakzioa

2012/02/09

2011n 60 pertsona izan ziren zirkulazio istripu baten ondorioz momentuan edota lehen 24 orduak igaro baino lehen hil zirenak.

  • Iaz 2010ean baino zazpi pertsona gutxiagok galdu zuten bizia errepideetan.

    Iaz 2010ean baino zazpi pertsona gutxiagok galdu zuten bizia errepideetan.

2011n 8.376 zirkulazio istripu gertatu ziren Euskal Autonomi Erkidegoan, 2.502 biktima eraginez. Datu horiek, 2010ekoekin alderatuz, % 1,5eko jaitsiera islatzen dute istripu kopuruan, eta % 11,5eko jaitsiera inplikatutako pertsona kopuruan.

Hildakoei dagokienez, 2011an 60 pertsona izan ziren trafiko istripu baten ondorioz momentuan edota lehen 24 orduak igaro baino lehen zendu zirenak. 2010ean, berriz, hildakoak eragin zituzten istripu kopuru berdina izan zen, baina urte horretan 7 pertsona gehiagok galdu zuten bizia.

Datu hauek Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak aurkeztu ditu, Suediako Enbaxadak bideko segurtasunaren inguruan antolatutako jardunaldi batean.

Hildakoak eragiten dituzten istripuei dagokienez, Euskadin azken hamarkadan zenbaki hori % 42,5 jaitsi izana jarri du adibide gisa Lopezek. Datu horiek Euskadik eginiko Estrategia Planean aurreikusitako emaitzak hobetzen dituztela gaineratu du.

Etorkizunean

Euskadiko istripuen ezaugarriak aztertu ondoren, Lopezek azaldu du oso zaila izango dela datu hauek etorkizunean mantentzea, zenbatekoak oso baxuak direlako.

Datozen urteetan emaitza positiboak izaten jarraitzeko neurri berriak ezarri beharko direla adierazi du, puntu bidezko gidabaimenaren antzekoak.

Hobera egiteko hainbat gauza aipatu ditu. Hitz gutxitan esanda, gidariei ez zaie arau-hausterik barkatuko eta zirkulazio arauak bete beharko dira.



Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa