Albisteak

Gizartea

Gizartea

Heriotza-zigorra du AEBetan

Pablo Ibarren epaiketa errepikatzea baztertu du epaileak

Erredakzioa

2012/02/13

Pablo Ibarren defentsak heriotza-zigorra ezarri zion epaiketa errepikatzea eskatu zuen, baina Floridako epaile batek baztertu egin du eskaera. Ibarren aldeko elkarteak gogor kritikatu du erabakia.

Pablo Ibarren epaiketa ez da errepikatuko. Horrela erabaki du Floridako epaile batek, eta era honetan, Pablo Ibarren defentsak epaiketa errepikatzeko eskatzen zuen helegitea baztertu du.

Benjamin Waxman Ibarren abokatuak "etsita" daudela esan du. Epaileak hiru aldiz atzeratu du erabakia abokatuaren azalpenak aztertzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuz.

Waxmanek beste helegite bat jarriko dutela baieztatu du, oraingoan Floridako Auzitegi Gorenean. 30 egun ditu dena kudeatzeko eta baliteke "bi edo hiru urte" pasatzea erakunde horrek erantzunen bat eman arte.

Ibar Floridako Starke espetxean dago 2000. urteaz geroztik, 1994an AEBetako hegoaldean hiru lagun hiltzea egotzita heriotza-zigorra jarri ziotenetik.

Pablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkartea erabakiaz kexatu da

Pablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkarteak ohar bat bidali du Jeffrey R. Levenson epaileak hartutako erabakiaren aurka.

Elkarteak esan duenez, epailaren argudioetako bat hauxe izan da: "Manchesterreko Unibertsitateko aurpegi-azterketako aditua ez zegoen nahikoa kalifikatua bideoan azaltzen den aurpegia Ibarrenarekin bat ez zetorrela esateko".

Gainera, Ibarrek defentsa egokia izan zuela ondorioztatu du epaileak. Gogor kritikatu du azken erabaki hori elkarteak; izan ere, aurpegiak identifikatzeko adituen txostenik eskatu ez zuela salatu dute. "Ofiziozko abokatuak bi aldiz etenarazi zuen epaiketa. Lehenengo, gibeleko mina zuelako, eta, bigarrenez, genero indarkeriarekin lotutako jazoera batean sartuta zegoelako", gaineratu dute.

Bestalde, elkarteak gogora ekarri duenez, "hiltzailearen elastikoko DNAk ez du ez Pablo Ibarren ez biktimen DNArekin bat egiten".





Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa