Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gertakaria

Aldundiak defendatu egin du suhiltzaileek Azkoitian egindako lana

Erredakzioa

2012/02/13

Alkateak esan du Udalaren "lehentasuna" etxerik gabe geratu direnei aterpea ematea dela.

Gipuzkoako Aldundiak suhiltzaileek larunbatean Azkoitian egindako lana defendatu du, izan ere, "protokoloa bete" omen zuten, nahiz eta sua itzali ondoren berpiztu egin zen.

Aldundiak agiri bat kaleratu du eta bizilagunen kritikei aurre egin nahi izan die. Bizilagunak, 29 inguru, oso haserre zeuden sua itzalia zegoela pentsatuta suhiltzaileek alde egin eta sutea berriro piztu zelako.

Garbiñe Errekondo buru duen departamentuak azaldu duenez, suhiltzaileek "gela guztiak" berrikusi zituzten "kamera termikoekin" sutea itzali zela frogatzeko.

Horren ondoren, berriro berrikusi zuten eraikina Ertzaintzaren laguntzarekin, eta ondoren eman zen sua itzalitzat.

Pello Bastarrika Azkoitiako alkateak ez du suhiltzaileen lana baloratu nahi izan suhiltzaileen, Ertzaintzaren eta udal-teknikarien txostena eskuartean izan arte.

Hala eta guztiz ere, Udalaren "lehentasuna" etxerik gabe geratu direnei aterpea ematea dela. Azpimarratu du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa