Albisteak

Gizartea

Gizartea

Lan-istripua

Langile bat zauritu da abiadura handiko treneko lanetan, Zornotzan

Erredakzioa

2012/02/13

Istripua langileak gidatzen zuen iraulki-kamioia irauli denean gertatu da. Langileak 44 urte ditu eta Gipuzkoako da.

Langile bat zauritu da abiadura handiko treneko lanetan, Zornotzan, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Langileak kamioi batean lanean ari zen, kamioa irauli denean.

Ertzaintzak, gaur, 10:40an gertatutako istripua baieztatu du, langileak gidatzen zuen iraulki-kamioia irauli denean.

Langilea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Langilea gipuzkoarra da (F. J. H. P.) eta 44 urte ditu, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez. LAB sindikatuaren arabera, langileak Moyua eraikuntza enpresan lan egiten du.

LABek bere babesa eta elkartasuna adierazi dio zurituari eta zaurituaren langile eta lagunei; halaber, abiadura handiko lanetan gertatzen diren "etengabeko istripuak" salatu ditu.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa