Albisteak

Gizartea

Gizartea

Sute batean

Zortzi zauritu, tartean bat larri, leherketa batean Bartzelonan

Erredakzioa

2012/02/13

Zaurituetako bost suhiltzaileak dira, eta adingabe bat ere harrapatu du eztandak. Sarrià-Sant Gervasi auzoko arropa-denda batean izan da leherketa, sute baten ondoren.

  • Zortzi zauritu Bartzelonan, leherketa baten ondorioz.

    Zortzi zauritu Bartzelonan, leherketa baten ondorioz. Argazkia: EFE

Zortzi pertsona zauritu dira, tartean bost suhiltzale, gizonezko bat eta adingabe bat, Bartzelonan izan den leherketa batean. Zauritu diren suhiltzaileetako bat larri dago. Bartzelonako Sarrià-Sant Gervasi auzoan izan da leherketa, arropa-denda batean.

Udalak jakitera eman duenez, eztandaren hedatze-uhinak harrapatu ditu zortzi zaurituak. Suhiltzaileetako bat larri dago, beste laurak ez hainbeste, eta gizonezkoak eta haurrak zauri arinak dituzte.

Arropa-dendan piztu den sutea itzaltzea lortu ondoren gertatu da eztanda.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa