Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

AZALA

eitb.com-era bidalitako argazkia, Benito Lertxundiren diskoaren azala

A.E.

EITB

2012/02/21

Orioko artistak Mireia Berenguerrek bidalitako argazkia ETBko 'Eguraldia' tartean ikusi zuen eta Oroimenaren oraina izeneko disko berriaren giroa islatzen zuela pentsatu zuen.

Iruzkinak

eitb.com-era erabiltzaile batek bidali zuen argazkia eta ondoren ETBko 'Eguraldia' tartean eman zena Oroimenaren oraina izeneko Benito Lertxundiren hurrengo diskoaren azala izango da.

Jaizubiako Paduretan hartu zuen argazkia Hondarribian bizi den Mireia Berenguer 29 urteko kataluniarrak. Egunsentian egin zuen, laino trinkoa zela, eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan. Horretarako, azken belaunaldiko sakeleko telefonoaren kamera, bereizmen handikoa, erabili zuen.

Egun horretan, 2012ko urtarrilaren 25ean, Iñaki Rodero Mireiaren lagunak argazkia eitb.com-en erabiltzaileentzat duten argazki eta bideo webgunera bidali zuen. Bertan, egunero Euskal Herriko bazter guztietatik dozenaka argazki aukeratzen dituzte, ondoren ETBko 'Eguraldia' tartean eskaintzeko. Roderok, egilearen izena adierazi gabe bidali zuen argazkia, horrela nahi izan zuelako Mireiak.

ETBko 'Eguraldia' tarteko lan-taldeak beste batzuen artean aukeratu zuen argazki hura ere eta gau hartan bertan eskaini zuen. Benito Lertxundik, Elkar diskoetxetik diotenez: "argazkia telebistan ikusi zuenean, ez zuen zalantzarik izan. Huraxe zen bere lan berriaren mamia hoberen marrazten zuen irudia: misterio eutsia, edertasun goiztiarra, bakardade gozoa eta basatia".

Sorpresa eta poza

Diskoetxetik eitb.com-ekin jarri ziren harremanetan. Halaber, EITBko webguneko argazki eta bideo erabiltzaileen zerbitzutik Iñaki Roderori deitu zioten eta honek berria sorpresa handiz hartu zuen.

Sorpresaz gainera, poz handia ere sentitu zituen Mireia Berenguer argazkiaren egileak bere argazkia Benito Letxundiren hurrengo diskoaren azala izango zela jakitean. 29 urteko kataluniarrak bederatzi urte daramatza Hondarribian bizitzen, Goikoerrota Naturgunean egiten du lan. Natureskola honetan arazoak dituzten ikasle eta gazteei terapiak animaliekin eskaintzen dizkiete, besteak beste.

Diskoa Oroimenaren oraina izenburupean argitaratuko da maiatzaren erdialdean eta horren zabalkunderako hainbat kontzertu garrantzitsu dakartza: maiatzaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian, maiatzaren 19an Donostiako Kursaal Auditorian eta ekainaren 9an Iruñeko Baluarte Auditorioan.

 

eitb.com-era erabiltzaile batek bidali zuen argazkia eta ondoren ETBko 'Eguraldia' tartean eman zena Oroimenaren oraina izeneko Benito Lertxundiren hurrengo diskoaren azala izango da.Jaizubiako Paduretan hartu zuen argazkia Hondarribian bizi den Mireia Berenguer 29 urteko kataluniarrak. Egunsentian egin zuen, laino trinkoa zela, eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan. Horretarako, azken belaunaldiko sakeleko telefonoaren kamera, bereizmen handikoa, erabili zuen.Egun horretan, 2012ko urtarrilaren 25ean, Iñaki Rodero Mireiaren lagunak argazkia eitb.com-en erabiltzaileentzat duten argazki eta bideo webgunera bidali zuen. Bertan, egunero Euskal Herriko bazter guztietatik dozenaka argazki aukeratzen dituzte, ondoren ETBko 'Eguraldia' tartean eskaintzeko. Roderok, egilearen izena adierazi gabe bidali zuen argazkia, horrela nahi izan zuelako Mireiak.ETBko 'Eguraldia' tarteko lan-taldeak beste batzuen artean aukeratu zuen argazki hura ere eta gau hartan bertan eskaini zuen. Benito Lertxundik, Elkar diskoetxetik diotenez: "argazkia telebistan ikusi zuenean, ez zuen zalantzarik izan. Huraxe zen bere lan berriaren mamia hoberen marrazten zuen irudia: misterio eutsia, edertasun goiztiarra, bakardade gozoa eta basatia".Sorpresa eta poza Diskoetxetik eitb.com-ekin jarri ziren harremanetan. Halaber, EITBko webguneko argazki eta bideo erabiltzaileen zerbitzutik Iñaki Roderori deitu zioten eta honek berria sorpresa handiz hartu zuen. Sorpresaz gainera, poz handia ere sentitu zituen Mireia Berenguer argazkiaren egileak bere argazkia Benito Letxundiren hurrengo diskoaren azala izango zela jakitean. 29 urteko kataluniarrak bederatzi urte daramatza Hondarribian bizitzen, Goikoerrota Naturgunean egiten du lan. Natureskola honetan arazoak dituzten ikasle eta gazteei terapiak animaliekin eskaintzen dizkiete, besteak beste.Diskoa Oroimenaren oraina izenburupean argitaratuko da maiatzaren erdialdean eta horren zabalkunderako hainbat kontzertu garrantzitsu dakartza: maiatzaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian, maiatzaren 19an Donostiako Kursaal Auditorian eta ekainaren 9an Iruñeko Baluarte Auditorioan.

Iruzkinak

Publizitatea

Azken orduko albisteak

Publizitatea

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea

Ikusiena