Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Trafiko istripua

Ertzain bat hil da Araban, bere motoak auto baten aurka talka eginda

Erredakzioa

2012/05/29

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ezbeharra 15:20an izan da, A-2622 errepidean. Beste gidaria zauritu egin da, eta anbulantzia batek eraman behar izan du ospitalera.

Iruzkinak

Motorrean praktikak egiten ari zen ertzain bat astearte arratsaldean hil da Erriberagoitian (Araba), bere ibilgailuak aurrez aurre beste auto batekin jota.

Istripua 15:20 izan da, A-2622 errepidean, Pobes eta Paul herrien artean. Oraindik ezagutzen ez diren gertaerengatik Ford Scort autoak eta Yahama FJ600 motoak elkar jo dute.

Izandako zauri larriengatik Ertzaintzako agentea (41 urte ditu) momentuan hil da, motorrean ibiltzea perfekzionatzeko kurtsoa egiten ari zenean.

Beste ibilgailuko gizonezkoa (28 urte ditu) zauritu da, eta Arabako Santiago Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzako agenteek trafikoa zuzendu behar izan dute erreskate lanak iraun duten bitartean. Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du gertaera argitzeko asmoz.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#