Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

21 urte

Bi gazte atxilotu dituzte Ordizian bi edukiontzi erretzeagatik

Erredakzioa

2012/06/09

Goizaldean gertatu dira erasoak. Ertzaintzaren arabera, "gaiztakeria" bat izan da.

Iruzkinak

21 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Ordizian (Gipuzkoa) bi edukiontzi erre izana egotzita. Ertzaintzaren arabera, "gaiztakeria" bat izan da.

Herrizaingo Sailaren arabera, 03:30ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak, Ordiziako Arana kalean zaborrontzi bat sutan zegoela ohartarazteko.

Suhiltzaileek itzali dituzte sugarrak eta ertzainek ingurua miatzen ari zirenean, Samperio kalean beste edukiontzi bat sutan ikusi dute.

Ustezko erasotzaileak suteak geratu diren tokietatik hurbil aurkitu dituzte eta identifikatu ostean, atxilotu egin ditutze. Hiriguneko materialaren aurkako kalteak egitea egozten diete.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#