Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Tuteran

Hiru gazte zauritu dira, bizikletan zihoazela, auto batek harrapatuta

Erredakzioa

2012/06/16

Horietako batek zauri larriak jaso ditu. Istripua Tuteran bart izan da, hiru adingabe bizikletan zihoazela, ibilgailu batek atzetik harrapatu ostean.

Iruzkinak

Adingabe batek zauri larriak jasan ditu eta beste adingabe bi zauritu dira ostiral gau honetan Tuteran izandako istripu batean. Ezbeharra Tuteratik Fiterora doan NA-160 errepideko 3,125 kilometroan jazo da, adingabeak bizikletan bata bestearen atzean zihoazela, atzetik zetorren ibilgailu batek adingabeak harrapatu dituenean.

Ilaran azkena zihoan gaztea (15 urtekoa eta Tuterako auzokidea) larri zauritu da, eta, ondorioz, anbulantzia batek Nafarroako Ospitalera eraman du. Gainontzeko bi adingabeak (14 urtekoak), Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte. Ibilgailuaren gidariak (22 urtekoa) ez ditu zauririk jaso.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#