Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Ezbeharra

Bi eraikin hustu dituzte Bilbon obra batzuetan piztutako suteagatik

Erredakzioa

2012/06/18

Dirudienez, kable batzuk sua hartu dute Zurbaranbarri auzoko Metro Bilbaoko obra batzuetan, eta horrek ke-mordo eragin du. Ez da zauriturik izan.

Iruzkinak

Metro Bilbaoko 3. linea egiteko obretan piztutako sute baten ondorioz bi eraikin hustu behar izan dituzte Bilboko Zurbaranbarriko auzoan. Suteak ke-mordoa eragin du, baina ez da zauriturik izan.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, suhiltzaileak, Babes Zibileko kideak, Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Sutea 19:05ean piztu da, Lezamako Bide Zaharra deituriko zonaldean dauden obretan. Hasierako ikerketek diotenez, baliteke sutea obretako kable batzuetan hasi izana.

Sutearen ondorioz, Zurbaranbarriko 1. atalondoa eta Iturriondo plazako beste eraikin bat hustu dituzte. Suhiltzaileak sutea itzaltzen ari dira.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#