Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Urtebete desagertuta egon da

Codex Calixtinusa Santiagoko Katedralera itzuli da

Erredakzioa

2012/07/08

Mariano Rajoyk Santiagoko gotzainburuari eman dio XII. mendeko eskuidazkia. Duela urtebete argiketari batek lapurtu ostean, Codex Calixtinusa garaje batean aurkitu zuen Poliziak joan den astean.

  • Santiagoko gotzainburuari eman dio Mariano Rajoyk XII.

    Santiagoko gotzainburuari eman dio Mariano Rajoyk XII. mendeko eskuidazkia

Iruzkinak

Codex Calixtinusa etxean da dagoeneko. Duela urtebete argiketari batek lapurtu ostean, A Coruñako Ames herrialdeko garaje batean izkutatuta egon da, joan den astean Poliziak hura aurkitu arte.

Igande honetan Santiagoko Katedralean izandako ekitaldi batean, Santiagoko gotzainburuari eman dio Mariano Rajoyk XII. mendeko eskuidazkia.

Rajoyk Poliziaren lana eskertu du, eta Santiagoko Katedralari Codexa babesteko "ahalegin handiagoa" eskatu dio. Zentzu honetan, Gobernuaren, Galiziako Xuntaren eta Santiagoko Artzapezpikutzaren arteko lankidetza hitzarmena da iragarri du Gobernuko presidenteak. Itun honen helburua da Codexaren lapurreta berriro gerta ez dezan.

Duela bi egun argiketari batek Codexa itzuli zuen, duela urtebete lapurtu Katedraletik lapurtu ostean. Ustezko lapurrari behin behineko espetxealdia ezarri zioten.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa