Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Zirkulazioa

Gizonezko bat hil da auto-istripuan, Mendabian

Erredakzioa

2012/07/16

Logroñoko herritar bat da hildakoa. Traktore baten atoia jota hil da auto-gidaria, NA-134 errepidean.

Iruzkinak

Logroñoko (Errioxa) 58 urteko gizonezko bat hil da bart, Mendabian (Nafarroa), autoarekin traktore baten atoia jota, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra atzo izan zen, 22:50 aldera, NA-134 errepideko 87. kilometroan. Logroñora bidean zihoan autoak Mendabiako herritar bat gidatzen ari zen traktorearen atoia jo zuen.

Traktorearen gidaria ez zen zauritu ere egin, baina auto-gidaria bertan hil zen. Nafarroako larrialdi zerbitzuetako langileek biktima suspertzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren.

Gobernuak azaldu duenez, gizonaren gorpua ibilgailuaren barrutik atera behar izan zuten Lodosako suhiltzaileek eta gero Nafarroako auzitegi-medikuarenera eraman zuten hilotza.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#