Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Kataluniako ikastetxeetan

Jakiontzia eramaten duten umeek ere ordaindu egin beharko dute

Erredakzioa

2012/08/03

Generalitateak aurreratu duenez, prezioa ikastetxe bakoitzak zehaztu beharko du, baina jantokia erabiltzeagatik ordaindu beharrekoa hiru eurotarainokoa izan daiteke.

  • Ikastetxe bakoitzaren araberakoa izango da ordaindu beharreko prezioa.

    Ikastetxe bakoitzaren araberakoa izango da ordaindu beharreko prezioa. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Polemika piztu da Katalunian. Datorren ikasturtetik aurrera janaria etxetik eramaten duten umeek hiru euro arteko prezioa ordaindu beharko dute ikastetxeko jantokia erabiltzeagatik, Generalitateko Hezkuntza Kontseilaritzak iragarri duenez.

Prezioa oraindik ez dago zehaztuta eta ikastetxearen arabera aldakorra izan daiteke. Prezioa erabakitzeko azpiegituraren kostua –jantokiko zaintzaileak, hozkailuak, garbiketarako zerbitzua, argindarra...- eta janaria etxetik eramango duten ikasle kopurua hartuko dira kontutan.

Ikastetxe batzuetan, adibidez, ikasleen gurasoen elkarteak har dezake bere gain jantokiko zaintza egitea eta, ondorioz, zentro horietan haurrek gutxiago ordaindu beharko dute jantokia erabiltzeagatik.

Kataluniako Gobernuak uste du janaria etxetik eramanda familiek eguneko menuaren (6,20 euro) % 50a aurreztu dezaketela.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa