Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Txikigunea

Bilboko Txikiguneak leku berria estreinatuko du Kasilda Parkean

Erredakzioa

2012/08/03

Erabiliko den lekua iazkoa baino handiagoa eta zabalagoa da. Gainera, parkearen alboan itzala emango duten 1.500 zuhaitz eta bi iturri publiko daude.

  • Umeak Ripako Txikigunean jolasten, iaz.

    Umeak Ripako Txikigunean jolasten, iaz. Eitb

Iruzkinak

Bilboko Aste Nagusiak umeentzat antolatzen duen Txikigune izeneko eremuak Kasilda parkeko Anselmo Clave kaleko kokaleku berria estreinatuko du aurten, eta Bilboko zaporeen inguruan oinarritutako tematika bat erabiliko du.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien zinegotziak kokaleku berriak jolas-lekuak dituen beharrei erantzuten diela azaldu du gaur emandako prentsaurreko batean, erabiliko den lekua iazkoa baino handiagoa eta zabalagoa baita. Gainera, parkearen alboan itzala emango duten 1.500 zuhaitz eta bi iturri publiko daude.

Txikigunea “zapore bilbotarrak izango dituzten” hiru guneetan banatuta geratuko da, adinaren arabera: “Karolina Gunea”, pastel herrikoiaren omenez (0 eta 6 urte bitarteko umeentzako), “Txipiroi Gunea” (7 eta 12 urte bitartekoentzat) eta “Saltsero Gunea”(adin guztientzat zuzendutakoa).

Txikigunearen ordutegiak

Berrikuntza bezala, aurten Intermon Oxfam Gobernuz Kanpoko Erakundearen motxilak, txapelak, eta galtzerdiak salduko dituzte, dirua batzeko helburuarekin.

Txikigunea igandeko 11:00etan zabalduko da, abuztuaren 19an, Batukale taldeak kalejira batekin hasiera emango dionean, eta hurrengo 26ra arte izango da zabalik, 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 artko ordutegia izango du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#