Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Trafiko

Gazte bat hil da Azagran, ibilgailuak ezponda baten aurka talka eginda

Erredakzioa

2012/08/05

25 urteko Cadreitako auzokidearen ibilgailua errepidetik atera da eta ezpondaren kontra egin du talka goizalde honetan. Gaztea bakarrik zihoan ibilgailuan.

Iruzkinak

25 urteko Cadreitako auzokide bat hil da goizalde honetan Azagran (Nafarroa) izandako auto-istripu batean, bakarrik zihoan ibilgailua errepidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin ostean.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ezbeharra NA-134 errepidean jazo da, 44,8. kilometroan, 01:35ak aldera. SOS Nafarroak Azkoiengo suhiltzaileak bidali ditu bertara. Hauek biktimaren hilotza ibilgailutik atera dute. Tuterako Foru Poliziak kudeatu du trafikoa. Bitartean, Tuterako Ikerketarako eta Argiketarako Taldeak izapideak egin ditu.

Biktimaren gorpua Lege eta Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#