Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Alerta laranja

Tenperaturek gora egingo dute ostegunean Euskadin

Erredakzioa

2012/08/08

Bero itzela da nagusi EAEn. Ostegunean tenperaturak gehiago igotzea espero da eta alerta naranja ezarri dute.

Iruzkinak

Euskalmetek adierazi duenez, arratsaldean tenperatura maximoak 35-36 graduren bueltan ibili dira barnealdean, eta kostaldean, ordea, 31-21 gradukoak izan dira. Zornotzan esaterako, 38 gradutara iritsi dira gaur, Laudion 36ra eta Lizarran 35 gradura. Kostaldean tenperatura ez da hain altua izan, baina bai 30 gradutik gorakoa.

Ostegunerako, tenperaturek gora egiten jarraituko dute. Ostegunean, udako giroa espero dugu eta bero handia egingo du Euskameten arabera. Kostaldean izan ezik, gainerako puntuetan termometroa 35-38 ºC-ren bueltan errendituko da. Kostaldean, brisak bere lana egingo du eta maximoak 30-32 ºC inguruan geratuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan.

Alerta laranja

Iragarritako beroaldi hau dela eta, Jaurlaritzako meteorologia eta larrialdi zuzendaritzak alerta horia laranjara pasatu dute datorren ostegun eta ostiralerako, batik bat Araban, bertan espero dira eta tenperaturarik altuenak.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#