Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Alkoholaren kontsumoa

Jaurlaritzak adingabeen alkohol kontsumoa gogorrago arautu nahi du

Erredakzioa

2012/08/07

Batik bat jai herrikoi eta eskola giroan ospatzen diren ekitaldietatik alkohol kontsumoa baztertu nahi dute.

Iruzkinak

Jaurlaritzako drogomenpekotasun saileko zuzendariak, Celia Paredak, adingabeak eta alkohol kontsumoaren menpekotasun lege berri bat egiten ari direla esan du, legea gogortzeko asmoz eta adingabekoak dauden jai herrikoietatik alkoholaren presentzia baztertuz. Adibide modura, Pareda andereak, Ibilaldia edo Kilometroak bezelako jaiak aipatu ditu.

Celia Paredaren ustez, gogor ekin behar zaio adingabeen artean ematen den alkohol eta cannabis kontsumoari, eta hori lortu nahi dute lege berri honekin, kontsumo zero izatea, batik bat, eragin sozial handia duten jaietan.

Adibide modura, Ibilaldia eta Kilometroak bezelako festak jarri ditu, non adingabe asko biltzen den eta Paredaren ustez ez da arrazoizkoa egun horietan adingabeen arteko alkohol eta droga kontsumoa. Horregatik zabaldu nahi izan du eztabaida gai honen inguruan.

Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, kaleko zurruta gutxitzen ari da adingabeen artean eta edateko ohiturak ere aldatzen ari dira.

Alkohola, gizartean ondorio larrienak sortzen dituen sustantzia dela aipatu du Celia Paredak, eta osasunari egiten dion kalteari buruz ere ohartarazi du. Horrekin batera, Euskadin dagoen cannabisaren kontsumoa oso kezkagarria dela adierazi du eta hori ere aztertuko dutela aipatu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa