Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Osasuna

Osasungarria da mugikorra oporretan ez eramatea?

Erredakzioa

2012/08/07

Oporretan mugikorraz “guztiz ez ahazteko” gomendioa egiten dute adituek; telefonoa gure erlazioetarako erreminta ona izateaz aparte, unean uneko arazoak konpontzeko erabilgarria izan daitekeelako.

Iruzkinak

Herritar gehienak oporretan daude, eguneroko errutinatik deskonektatzen saiatzen. Baina galdera ondokoa da: osasungarria ote da, adibidez, mugikorra etxean utzita, oporretan “deskonexio digitala” egitea?. Adituak ados daude: mugikorra ez dugu guztiz ahaztu behar”.

Jose Ignacio Bailek Psikologia doktore eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearen errektoreordeak azaldu duenez, “mugikorra ahaztea ez da osasungarria, arazo puntualak konpontzeko lagungarria izan daitekeelako, adibidez, auto istripu baten aurrean edo larrialdi batean deitu egin behar badugu”. Beraz, mugikorra alde batera uztea osasungarria ez da, baina, aldi berean, neurri gabeko erabilera egitea ez da gomendagarria.

Baileren ustetan, zenbaitetan “geldialdiak” egitea mesedegarria da; adibidez, ez dugu zertan mugikorra hondartzara eman, edo, gure arreta etengabe ez hartzeko, soinurik gabe utz dezakegu telefonoa.

Ordenagailuarekin eta posta elektronikoarekin gauza bera geratzen da. Doktorearen hitzetan, ezin hobea izango litzateke “oporretara ordenagailua ez eramatea”, halabeharrezkoa ez bada. Gainera, posta elektronikoa etengabe konprobatzen egotea ez da gomendagarria: “Egunean begirada bat botatzearekin, nahiko”.

Bailek oporretan sare sozialak ere alde batera uzteko gomendatu du, “beste mota bateko kontaktuak egiteko” garaia delako. Doktorearen esanetan, “oporretan badira esploratu beharreko eta onuragarriak diren kontaktu motak; adibidez, hurbilagoak edo pertsonalagoak direnak”.

Oporrek errutinatik deskonektatzeko balio dute, eta, deskonexio hori egiten ez badugu, oporretatik bueltan, berdin jarraitzearen sentsazioa izango dugu, Bailek dioen bezala, “nazkatuta eta neke eta estres maila berberarekin bueltatuko garelako”.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#