Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Bilboko Konpartsen programa

Bilboko Konpartsek 300 ekintza baino gehiago eskainiko dituzte jaietan

Erredakzioa

2012/08/07

Mikel Goñi pilotariak astelehenean eskainiko duen eskola magistrala izan daiteke aurtengo berrikuntzetatik deigarriena.

  • Ume talde bat Bilboko Konpartsek antolatzen dituzten gastronomia txapelketetako batean.

    Ume talde bat Bilboko Konpartsek antolatzen dituzten gastronomia txapelketetako batean. Argazkia: Jesus Lejarza

Iruzkinak

Aste Nagusia hasteko aste batzuk geratzen direnean, Bilboko Konpartsek 300 jarduera baino gehiago antolatu dituzte jaietarako. Berrikuntzen artean, pilotara jolasteko frontoi bat edota futbol txapelketa prestatu dituzte.

Itziar Villafrañez Bilboko Konpartsen ordezkariak Aste Nagusirako antolatu dituzten ekintzak aurkeztu ditu gaur egindako prentsaurreko batean. Berrikuntzei dagokienez, Mikel Goñi pilotariak astelehenean eskainiko duen eskola magistrala izan daiteke aurtengo ekitaldirik deigarriena.

Villafañezek aurten estreinatuko diren beste hainbat ekintza aurkeztu ditu, hala nola Athletic Fundazioarekin batera antolatutako ume eta gazteentzako 3X3 futbol txapelketa, “Warhammer” rol jokoan oinarritzen den futbol amerikar modalitate berria edota Ripan jarriko duten frontoia.

Aurreko urteetan bezala, aurtengo jarduerarik nabarmenenak Hiri Krossa eta Gastronomia Txapelketaren 35. edizioa izango direla azpimarratu du Villafañezek. Gastronomia Txapelketan lehiatu nahi dutenek hainbat aukera izango dituzte, lehiaketa ezerdinak antolatu dituztelako, adibidez patata tortilla, txipiroi, bakailaoa bizkaitar erara, kroketa, bakailaoa pil-pil erara eta marmitako txapelketak

Edalontzi berrerabilgarriak

Nostalgikoentzat, “betiko jardueretaz” disfrutatzeko parada izango dela nabarmendu du Bilboko Konpartsetako ordezkariak. Ekintza horien artean astelehenetik larunbatera arte iraungo duen xake txapelketa, astelehenean eta asteartean antolatu duten igel-toka lehiaketa, astartean izango den mus txapelketa, ostiralean egingo dituzten ur-jolasak eta larunbaterako antolatu duten ardo-dastatzea daude.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dituztela azpimarratu du Villafañezek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#