Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Erlijioa

Gorenak EAEko erlijioa irakasteko arauak baliogabetu ditu

Erredakzioa

2012/08/09

Jaurlaritzak 2009an egindako dekretua bertan behera utzi du. Besteak beste, erlijioa eta ordezko irakasgaia eskola orduetatik kanpo ezarri ziren batxilergoan.

  • Auzitegi Goreneko magistratuak.

    Auzitegi Goreneko magistratuak. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Batxillergoan erlijio irakasgaia arautzen duen EAEko 2009ko dekretua. Euskadiri bezela, Extremadurako gobernuari ere, estatu mailako araudia ez errespetatzea egotzi zaio. Gainera, EAEko kasuan, Gorenak, Euskadiko Auzitegi Nagusiaren aurreko erabaki bat emendatu du.

Atzera botatako dekretu honetan, batxilergoan, erlijioa eta ordezko irakasgaia eskola-orduetatik kanpo zeuden eta erreklamazioa egin zuten eliztiar elkarteei arrazoia eman die Auzitegi Gorenak. Beraz, erlijioaren irakasgaia eta ordezkoa, eskola-orduetan eman beharko dira.

Hori da irmoa den Gorenaren epaiaren oinarria. Jaurlaritzak ordea muzin egin dio epaiari, dekretua aurreko Hezkuntza Sailak eginikoa delako. Beraz, Patxi Lopezen gobernuak sententziari men egingo dio eta ondorioz, ordutegiak moldatu eta erlijioa eta ordezkoa lehen edo azken orduan jarriko dira, zenbait ikastetxetan egiten zen moduan.

Dekretua errekurritu zuten Kristau Eskola eta Bilbo zein Donostiako gotzaitegien arabera ordutegitik kanpo egoteak nolabait zigortu egiten zuen erlijio aukera, tratamendu eskasagoa ematen zitzaiolarik eskola-korpusean. Orain Gorenak arrazoia ematen die eta eskola-orduen barruan txertatuko dira.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa