Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Bilbon

Pertsona bat atxilotu dute, neska bat bortxatzen saiatzea leporatuta

Erredakzioa

2012/08/10

Bilboko Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du, hainbat egunetan neska bati sexu-erasoa egiten saiatzea eta lapurtzea leporatuta.

Iruzkinak

Bilboko Udaltzaingoko agenteek atzo 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, hainbat egunetan neska bati sexu-erasoa egiten saiatzea eta lapurtzea leporatuta, Udaltzaingotik jakitera eman dutenez.

Dirudienez, atzo arratsaldeko 15:30ean susmagarria Boluetako inguruan neskari poltsa lapurtzen saiatu zen, baina neskak azkar ohartu zen. Gainera, duela egun batzuk gizonezko bat sexu-erasoa egiten saiatu zen neska honi, eta gertaera hartako gizonezko bera zela ohartu zen neska.

Neskak bera nor zen bazekiela jakin zuenean, gizonezkoa ihes egiten saiatu zen, baina neskak jarraitu egin zion eta Udaltzaingoari deitu zion. Ondorioz, susmagarria atxilotu ahal izan zuten.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#