Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Suteak Kanarietan

Gomerako suteagatik atxiloturik egotea ukatu du Guardia Zibilak

Erredakzioa

2012/08/16

Gobernuko ordezkariaren adierazpenak ukatu dituzte, zenbait atxiloru zeudela iragarri baitzuen atzo. Suteak 12 egun daramatza piztuta eta milaka hektarea erre ditu.

  • Guardia Zibila Gomerako sutearen arrazoiak ikertzen ari da, nahita eragindakoa izan den ala ez jakiteko. Efe.

    Guardia Zibila Gomerako sutearen arrazoiak ikertzen ari da, nahita eragindakoa izan den ala ez jakiteko. Efe.

Iruzkinak

Guardia Zibilaren arabera, momentuz ez dute inor atxilotu La Gomerako sutearen ikerketaren ondorioz. Hala ere, zenbait pertsonari galdeketa egin diete Kanarietan azken egunetan izandako suteen harian.

Guardia Zibilaren adierazpenak Maria del Carmen Hernandez Bentok atzo esandakoa ezeztatzen du. Bentok adierazi zuenez, zenbait atxilotu zeuden ustez suteetan zerikusia izateagatik.

Gobernu ordezkariak ez zuen atxiloketen inguruko zehaztasunik eman, suteen ikerketak aurrera jarraitzen duelako.

Sutearen 12. eguna

Gomerako sutearen itzaltze-lanetan ari den lurreko taldeak gau osoa eman du lanean 12 eguneko sua kontrolpean hartu nahian.

Larrialdietako eta Segurtasunaren Koordinaziorako Zentroak iragarritakoaren arabera, sei ur-hegazkin eta sei helikoptero goizean goizetik ari dira lurreko eta lurrazpiko sua itzaltzeko lanetan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#