Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Nafarroan

Ehiztari bat hil da itota Caparroson, txakurra erreskatzen saiatzean

Erredakzioa

2012/08/19

Caparrosoko auzokidea itota hil da larunbat arratsalde honetan txakurra putzu batera erori ostean, bertatik ateratzen saiatu denean. Ezbeharra NA-121 errepidean jazo da, 12,3 kilometroan.

  • Ehiztari bat hil da itota Caparroson, txakurra erreskatzen saiatzean.

    Ehiztari bat hil da itota Caparroson, txakurra erreskatzen saiatzean. Irudia: EITB

Iruzkinak

Valentin Campos 55 urteko Caparrosoko (Nafarroa) auzokidea larunbat honetan hil da, txakurra putzu batera erori ostean, bertatik ateratzen saiatu denean. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, gorpua larunbateko 17:15ean aurkitu dute, putzu baten barnean, ondoan eskopeta bat topatu ostean. Ezbeharra NA-121 errepidean jaso da, 12,3 kilometroan.

Iturri berdinek azaldu dutenez, gizonezkoa txakurrarekin etxetik irten zen goizeko lehen orduetan ehiza egiteko asmoz. 13:00ak aldera etxera itzultzen ez zela ikusita, senitartekoek kezka handia hartu zuten eta egon zitekeen lekuak miatzen hasi ziren. Gizonaren berri lortzen ez zutenez, Guardia Zibila abisatu zuten eta horrek bilaketa lanak abiatu zituen.

Handik gutxira, gizonezkoaren eskopeta aurkitu zuten eta ondoko putzuan, txakurraren hilotza. Bertan gizonezkoaren gorpua egon zitekeela uste zuen Guardia Zibilak. Ondorioz, suhiltzaileak etorri ziren eta auzokidearen gorpua erreskatatu zuten bertatik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa