Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Zezenketak

Ez dute Illunben zezenketak egin daitezen hitzarmena berrituko

Erredakzioa

2012/08/20

Izagirre: 'Zezenketak jada ez dira Donostiako jaien uztarri'. Hala adierazi du Aste Nagusiaren balantzea egiteko deitutako prentsaurrekoan.

Iruzkinak

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak hurrengo urtean, ez duela Illunben zezenketak egin daitezen hitzarmen berririk sinatuko iragarri du Aste Nagusiaren balantzea egiteko deitutako prentsaurrekoan. "Ez dago hitzarmenik abonatuekin; zezenketak antolatzeaz arduratzen zen erakundearekin genuen hitzarmena amaitu egin da, eta ez dugu hori berritzea aurreikusten" aitortu du.

Gaineratu du, bat datorrela "zezenketen aurkakoen diskurtsoarekin", eta salatu du Illunbe bezalako zezen-plaza bat ezin dela "urtean zazpi zezenketa egiteko mantendu". Hori dela eta, Illunberi  "kirol-erabilerak" emango zaizkio.

"Zezenketak jada ez dira garai batean bezala Donostiako jaien uztarri" adierazi du alkateak.

Balantzea

Bestalde, Aste Nagusiaren balantze ona egin du. Jaiak "oso arrakastatsuak" izan direla esan du, programatutako ekintzetan 760.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute eta 15.161 turistek bisitatu dute hiria.

Aurten eraso sexistarik egon ez izana "lorpen bat" dela adierazi du. Bestalde, 472 salaketa egon direla gaineratu du, gehienak lapurreta txikiak izan dira, iaz baino 76 gutxiago.

Erantzunak

Oposizioak berehala erantzun dio alkateari. PPk eta PSEk hitzarmen berri bat sinatzeko mozio bat eskatuko dutela jakinarazi dute. EAJk, aldiz, elkarrizketarako borondatea agertu du, auzia eztabaidatu dadin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#