Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Erasoa

Bakion sastada jasotako neskak oso larri jarraitzen du

Erredakzioa

2012/09/01

Lagunek ETBri egindako adierazpenen arabera, biktimei gizon bat gerturatu zaie eta tabakoa eskatu die. Tabakorik ez zutela esan diotenean, erasotzaileak labana atera du eta neskari sastada eman dio.

  • Erasoa Bermeo eta Bakio aretan dagoen errepidean izan zen.

    Erasoa Bermeo eta Bakio aretan dagoen errepidean izan zen. EITB

Iruzkinak

Bakioko Udalak bikote batek goizaldean jasandako erasoa gaitzetsi du. Ohar baten bitartez, bi biktimen senitartekoei elkartasuna adierazi die.

18 urteko neska gazte bat oso larri dago eta 17 urteko bikotekideak ere zauriak ditu, goizaldean labankada bat jaso ostean, Bakion (Bizkaia), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

04:30etan gertatu da erasoa, bat-batean gizonezko batek bikoteari eraso egin dionean Bakio eta Bermeo batzen dituen errepidetik zihoazela. Bikotearen lagunek ETBri egindako adierazpenen arabera, biktimei gizon bat gerturatu zaie eta tabakoa eskatu die. Tabakorik ez zutela esan diotenean, erasotzaileak labana atera du eta neskari sastada eman dio.

Neska oso larri dago eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Barakaldora. Mutilak ere zauriak ditu, baina ez dago hain larri eta Basurtuko ospitalera eraman dute.

San Pelayo auzoan

Bakioko San Pelaio auzoan gertatu da erasoa, bertako ur-araztegiaren parean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen eta erasotzailea bilatzen ari da.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa