Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Nafarroan

Jaioberri bat eta 4 urteko haur bat hil dira Corellan, istripu batean

Erredakzioa

2012/09/04

Horien gurasoak oso larri zauritu dira, ibilgailua errepidetik atera ondoren. Esparragueran (Bartzelonan) bizi zen familia.

Iruzkinak

Bi anaia, haur jaioberri bat eta lau urteko beste haur bat hil dira AP-68 autobidean, Corellan (Nafarroa) gertatu den istripu batean. Beste bi lagun, horien gurasoak, oso larri zauritu dira. Esparragueran (Bartzelonan) bizi zen familia.

Biktimak zihoazen ibilgailua errepidetik atera denean gertatu da ezbeharra, 12:27an, autobideko 205. kilometroan. Helikoptero medikalizatua bertaratu da biktimak ospitalera eramateko. Horrez gain, suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuetako medikuak eta foruzainak ere istripua gertatu den lekura bertaratu dira.

Ibilgailua errepidetik irten da, eta zuhaitz baten aurka jo du.  Bi haurren ama (35 urte ditu) zihoan autoa gidatzen, eta ibilgailutik ateratzen lagundu behar izan diote osasun zerbitzuek. Iruñeko Ospitalera eraman dute, pronostiko larriarekin. Haren senarrak (39 urte ditu) ere zauri larriak ditu; talkaren eraginez autotik irten da. Tuterako Reina Sofia Ospitalean dago, Corellan (Nafarroa).

36 lagun hil dira, aurten, Nafarroako errepideetan

Astearte honetan hildako bi haurrekin, 36 dira dagoeneko Nafarroako errepideetan aurten hildako lagunak. Hala, 2011 urte osoan baino zortzi pertsona gehiago hil dira aurten, gaur arte, Nafarroan izandako istripuetan.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#