Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Nafarroan

Lagun bat hil da Eltzaburun gertatu den auto istripu batean

Erredakzioa

2012/09/09

Istripua 04:30ean gertatu da NA-411 errepidean. Hildakoa autoko gidaria da eta berekin zihoan beste lagun bat zauritu da.

Iruzkinak

Lagun bat hil da eta beste bat zauritu da goizaldean, Eltzaburun (Nafarroa), gertatu den auto istripu batean. Hildakoa Berriozarreko bizilaguna da, J.M.G.F. 33 urteko gizonezkoa.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hildakoa autoko gidaria da eta zauritutakoa berekin zihoan laguna, C.B.G. 35 urteko gizonezkoa.

Istripua 04:00ak aldera gertatu da, NA-411 errepidean, A-15 autobidea Ostizekin lotzen duen bidean. Volkswagen Passat ibilgailu batean zihoazen, baina autoa errepidetik atera eta malda batetik behera erori da zuhaitz batzuen aurka talka egin duen arte.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#