Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Donostiako Puio auzoan

12 familia hustu dituzte Donostian eraikin bateko arrailengatik

Erredakzioa

2012/09/22

Arrailak Puio auzoko babes ofizialeko etxebizitzetan agertu dira, mendi-mazelaren zati bat erori ostean. Auzokideak Pagolako etxebizitzetara eraman dituzte.

Iruzkinak

Donostiako eraikin bateko 12 etxebizitza hustu dituzte larunbat honetan, mendi-mazelaren zati bat erori ostean, etxeetan arrailak agertu direlako, Donostiako Udalak jakitera eman duenez. Jazoera Puio auzoko Katalina Eleizegi kaleko 21. zenbakiko babes ofizialeko etxebizitzetan izan da.

Joan den ostegunean erori zen mendiaren zati bat, eta horrek eraikinaren atzekaldeari eragin zion, garajeei, alegia. Hortik aurrera, Udaleko teknikariak eraikinaren egoera hurbiletik jarraitzen egon dira eta, azkenean, arrailek okerrera egin dutela ikusita, eraikina hustea erabaki dute gaur. Udalak jakinarazi duenez, eraikin honetako auzokideak Pagolako etxebizitzetara eraman dituzte.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#