Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Cerdanyola (Bartzelona)

Euren burua dantzan grabatu dute polizia bik, lanean ari zirela

Erredakzioa

2012/10/03

Espedientea ireki diete agenteei, patruila-autoan ausartegi gidatzen zihoazelako, keinu lizunak eginez.

  • Bideoaren une bat.

    Bideoaren une bat. (Youtube)

Iruzkinak

Cerdanyola del Vallès (Bartzelona) herriko udalak espedientea ireki die hango Udaltzaingoaren bi agenteri, euren burua dantzan grabatu baitute patruila-autoan ausartegi gidatzen zihoazen bitartean, eta keinu lizunak eginez, Kataluniako albiste agentzia batek jakinarazi duenez.

Bideoan ikus daitekeen moduan (Youtube-n dago igota), poliziak dantzan jartzen dira kotxeko irratiaren musikaren erritmoa jarraituz. Uneren batean, gidariak ez dio jaramon handirik egiten errepideari, eta koreografia jarraitzen du pausoz pauso. Begiak ere eztaltzen ditu, eta lankideari felazio bat praktikatzen dabilela simulatzen du.

'Polizia batengan onargarriak ez direnak' egitea leporatu die Cerdanyolako (Bartzelona) Udalak. Bideo horrek Udaltzaingoaren, herriaren eta funtzionarioen irudia kaltetu egiten du, Udalaren esanetan.

Serebro Errusiako musika taldearen bideoklip arrakastatsuan dago oinarrituta polizien parodia:


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#