Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Donostian

Benito Lertxundiren kanta batek liskarra eragin du ezkontza batean

Erredakzioa

2012/10/30

Hainbat lagun zauritu ziren eta Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen ezkonberrien senitartekoen arteko borrokaldian.

Iruzkinak

Donostian, ezkonberrien senitartekoen arteko borrokaldi handia izan zen, ezkontza batean, Benito Lertxundiren kanta bat jarri ostean.

Donostiako Londres Hotelean gertatu ziren istiluak, larunbat gauean. Ehun lagun inguru zeuden ezkontzan, batzuk Valladolidetik etorritakoak eta besteak euskaldunak.

Afaria normaltasun osoz egin bazuten ere, afalostean iritsi zen liskarra. Gonbidatuetako batek Benito Lertxundiren kanta bat eskatu zuen, baina ezkonberrietako batek kentzeko esan zuen. Gonbidatuak berriz jartzeko eskatu zuen, eta musika jartzen zuen lagunaren inguruan eztabaida handi bat hasi zen. Azkenean, borrokan amaitu zuten eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten.

Bost pertsona artatu zituzten, eta Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen agintaritzaren aurkako atentatu delitua egotzita.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#