Albisteak

Mundua

Mundua

Atentatua

Bi soldadu hil dira Ipar Irlandan izandako atentatuan

Agentziak

2009/03/08

Momentuz ez dira atentatuaren argibiderik eman, baina IRA-tik banatutako talde bat izan liteke.

Ipar-Irlandako lehen ministroak eta Gobernu britainiarrak gogor salatu dute Britainia Handiko Armadaren base militar bati egin dioten erasoa. Bi hildako eta lau zauritu izan da tiroketaren ondorioa.

Bi soldadu hil dira bart gauean Britania Handiko Armadaren base militar batean izandako tiroketaren ondorioz, Ipar-Irlandan. Lau zauritu izan dira ere, bi soldadu eta bi zibil. Hauek, zauri larriekin eraman dituzte ospitalera.

Ipar-Irlandako bertako Poliziak (PSNI), hasi du ikerketa. Atentatuari buruzko argibide handirik ez dute eman oraindik baina itxuraz, IRAtik banatutako talde bat izan liteke base militarra tirokatu duena.

Gaueko 22:45etan gertatu da erasoa Belfast-etik 25 kilometrotara, Antrim kondaduan dagoen base militar britainiarrean. Poliziak adierazi duenez, base militarraren kanpoaldetik egin dute tiro ezezagun batzuk, berehala ihes eginez. Lekuko batzuk esan dutenez, bi gizon base militarrera gerturatu dira pizza banatzailez mozorroturik eta tiroka hasi dira.

Aipatzekoa da, duela egun batzuk, Ipar Irlandako Poliziak alerta gorria piztu eta kaleak zorrotzago patruilatzeko agindua eman zuela IRA-ko disidenteen atentaturen baten beldur zirelako.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa