Albisteak

Mundua

Mundua

Azken atentatua jazo eta 48 ordura

Polizia bat tirokatuta hil dute Ipar Irlandan

Erredakzioa

2009/03/10

Atentatua izan dela baieztatzen bada, bigarrena izango litzateke azken 48 orduetan. Bake-prozesua ahulduko den beldur dira Ipar Irlandan.

Polizia bat tirokatuta hil dute bart Ipar Irlandako Craigavon herrian, Armagh konderrian, Benetako IRAk bi soldadu hil eta 48 ordura. Erakunde armatu hori IRAtik bereizi zen 1997an, eta bake-prozesuaren aurka dago.

Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez, agentea jarduera susmagarri bat ikertzen zegoen gehiengo katolikoa duen bigarren hezkuntzako institutu batetik gertu.

Antza denez, beste polizia bat zauritu egin da erasoan.

"Badirudi IRAren atentatua izan dela berriro. Bagenekien balitekeela indarkeriak aurrera segitzea larunbatean bi soldadu hil eta gero, baina ez genuen horren goiz espero", esan du Basil McCrea Ulsterreko Alderdi Unionistako (UDP) eta Ipar Irlandako Poliziaren Kontseiluko kideak BBC telebistan.

Peter Robinson alderdi unionistako buru eta Ipar Irlandako Gobernu autonomikoaren lehen ministroa haserre agertu da. "Ez dugu onartuko ekintza hiltzaile honen arduradunek gure probintzia iraganera eramatea", gaineratu du.

Bere aldetik, Sinn Fein alderdiak agiri bat publikatu du eta poliziaren hilketa "bake-prozesuaren aurkako erasoa" izan dela salatu du. "Burua hotz izan behar dugu eta [1998ko] bake-akordioei eutsi egin behar diegu", nabarmendu du.

Gordon Brown Britainia Handiko lehen ministroa Ipar Irlandan izan da astelehen honetan, eta bake-prozesua "apurtezina" dela nabarmendu du.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa