Albisteak

Mundua

Mundua

Bigarren proba nuklearra

Ipar Korearen ariketa nuklearrak gaitzetsi ditu NBEko Segurtasun Kontseiluak

Erredakzioa

2009/05/25

"NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpen garrantzitsuak urratu" dituztela nabarmendu du Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.

Ipar Koreak egindako ariketa nuklearra eta helmen laburreko hiru misilen jaurtiketa gaitzetsi ditu NBEko Segurtasun Kontseiluak, bere ebazpenak "argi urratzen " dituztelako.

NBEko organo gorenaren "oposizio eta gaitzespen irmoa" agerian utzi ditu Kontseiluko txandakako Presidentetzak, Errusiaren eskuetan orain. Horrela iragarri du Vitaly Churkin Errusiako enbaxadoreak.

Ipar Koreak mehatxuak bete eta bere bigarren proba nuklearra egin du, KCNA herrialde hartako agentzia ofizialak baieztatu duenez.

"Gure zientzialarien eta teknikoen aldarrikapenen arabera, gure errepublikak proba nuklear arrakastatsua egin du maiatzaren 25ean, geure defentsa sistemako ahalmen nuklearra indartzeko hartutako neurrien baitan", esan du agentziak.

Duela gutxi, Ipar Koreako agintariek beste proba nuklear bat egitea (lehenengoa 2006ko urrian egin zuen) mehatxu egin zuten, apirilean misil bat jaurtitzeagatik Nazio Batuek Piongiangi ezarritako isunak zorroztu zizkietelako.

Ipar Koreak Moskun duen enbaxadaren iturriek Itar-Tass agentzia errusiarrari esan diotenez, proba nuklear gehiago egiteko "prest" daude "AEBek eta haren aliatuek Piongiang uzkurtzeari utzi ezean".

Ariketa egin eta gero, Ipar Koreak helmen laburreko hiru misil jaurti ditu, AEBetako hegazkin espioiak uxatzeko.

Ban Ki-moon

Ipar Koreak egindako lurpeko ariketa nuklearrak eta helmen urriko hiru misilen jaurtiketek "NBEko Segurtasun Kontseiluak onartutako ebazpenak urratzen" dituzte, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiaren arabera

"NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpen garrantzitsuen urraketa garbia eta larria da", azpimarratu du Banek komunikatu baten bidez.

Obamaren gaitzespena

Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi du proba nuklearra "mehatxua" dela "bakearentzat eta nazioarteko segurtasunarentzat".

Agiri batean, Obamak nabarmendu du nazioarteak erantzun ekintza eman behar diotela Ipar Koreari.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa