Albisteak

Mundua

Mundua

Polemika nazioartean

Ipar Koreak beste bi misil jaurtiz erantzun die nazioartearen presioei

Erredakzioa

2009/05/26

Atzo hiru jaurti zituen ariketa nuklear bat egin eta gero.

Ipar Koreak helmen laburreko bi misil jaurti ditu gaur goizean, iturri ofizialak aipatuta herrialde hartako Yonhap agentzia publikoak jakinarazi duenez.

Atzo, Piongiangek bere bigarren ariketa nuklearra egin zuen (lehenengoa 2006koa da) eta ondoren helmen laburreko hiru misil jaurti zituen.

"Iparrak kolpe militar mehatxuekin jarraitzen du", adierazi du bere izena ezagutarazi nahi izan ez duen agintari hegokorear batek. Halaber, ez du zehaztu nahi izan ondoz ondoan duten herrialdearen ariketak entsegu militarrak diren.

Hego Koreak uste du Piongiangek helmen laburreko 800 misil eta helmen luzeko "Taepodong" misil batzuk dituela. Azken horietako bat 2006an jaurti zuen.

Atzo, NBEren Segurtasun Kontseiluak gaitzetsi egin zuen Ipar Korearen proba nuklearra, eta isun edota zigor gehiago ezartzea aztertuko duela aurreratu zuen.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa