Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Polemika nazioartean

Ipar Koreak seigarren misila jaurti du eta mehatxu egin dio Seuleko Gobernuari

Erredakzioa

2009/05/27

Piongiangek ohartarazi du Hego Koreak suntsipen handiko armen trafikoaren aurkako ekimen batekin bat egin izana "gerra-deklarazioa" dela.

Ipar Koreak helmen laburreko beste misil bat jaurti du bart (Euskal Herriko ordua) herrialdeko ekialdeko kostaldetik, iturri hegokorearrak aipatuta Yonhap agentziak jakinarazi duenez. Seigarren misila da bi egunetan.

Astelehenean, Piongiangek ariketa nuklear bat egin zuen, eta horrek gaitzespen adierazpen ugari eragin zituen nazioartean.

Aipatu iturriek zehaztu dute Hego Koreak eta AEBek proba nuklearra aztertzea galarazteko helburuz jaurti dituela Piongiangek misilak.

Horren ildotik, Ipar Koreak Seuli erantzun militarra ematea mehatxu egin du, eta bi herrialdeek 1953an, gerraren amaieran, sinatu zuten armistiziotik aldendu dela iragarri du, KCNA agentzia iparkorearraren arabera.

Hori izan da, hain zuzen ere, Piongiangen erregimenaren erantzuna hego Koreak suntsipen handiko armen trafikoaren aurka AEBek abiatutako ekimenarekin bat egin eta gero.

Izan ere, Piongiangek "gerra-deklaraziotzat" jo du erabaki hori, eta Koreako penintsula "gerra egoerara" itzuliko dela ohartarazi du. Gainera, edozein ekintza oldarkorraren aurrean erantzun militarra emango dutela mehatxu egin dute.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa