Albisteak

Mundua

Mundua

Krisi politikoa

Ehunka soldadu kaleetara atera dira Hondurasen

Erredakzioa

2009/06/25

Hondurasek krisi politikoa bizi du, Zelaya presidenteak 2010etik aurrera Asanblea Nazionalak Konstituzioa erreformatzen hastea nahi duelako.

Hondurasko Indar Armatuek ehunka soldadu mobilizatu dituzte gaur liskarrak ekiditeko. Izan ere, Manuel Zelaya presidentearen jarraitzaileek kalea har dezakete. Zelayak Konstituzioa erreformatu nahi du.

Hondurasek krisi politikoa bizi du, Zelaya presidenteak 2010etik aurrera Asanblea Nazionalak Konstituzioa erreformatzen hastea nahi duelako. Erreformarekin presidenteak karguan errepikatzeko aukera izango luke eta sektore batzuek ez dute hori nahi, nahiz eta erakunde batzuk Zelaya babestu.

Romeo Vasquez Indar Armatuetako buruzagi ohia zoriondu du gaur diputatuen gehiengoak Parlamentuan. Atzo gauean kargutik kendu zuten Zelayaren ekimena ez babesteagatik.

Vasquez kargutik kendu zuen atzo Zelayak irratian eta telebistan emandako mezuan. Gainera, Angel Edmundo Orellana Defentsa ministroak aurkeztutako dimisioa onartu duela jakitera eman zuen presidenteak.

"Legez kanpoko" kontsulta

Konstituzioa erreformatzeko datorren igandean egingo den "herri kontsulta" ez duela babestuko esan zien atzo Vasquezek kazetariei, auzitegi batek legez kanpokoa dela esan duelako. Zelayak aurrera atera nahi duen kontsulta "legez kanpokoa" dela errepikatu du gaur Hauteskunde Auzitegi Gorenak.

Hiru Armadetako komandanteek ere dimisioa aurkeztu zuten atzo gauean, Vasquezi elkartasuna adierazteko.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa