Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Analisia

Honduras eta Chavez jendarmea

Jesus Torquemada

2009/06/29

Orain urte batzuk Estatu Batuak ziren Amerikan zer egin behar zen esaten zutenak. Orain, Chavezek hartu du paper hori, gero eta protagonismo handiagoz, ALBAren buruzagi bihurtuta.

Hondurasen, Estatu kolpean amai lezakeen krisi instituzional larria sortu da. Albisteak ez luke aparteko garrantziarik izango Amerikako gainerako herrialdeetan eraginik izango ez balu.

Honduras kontinenteko ezkerreko gobernuek osatzen duten Ameriketako Aliantza Bolibariarreko kide da. ALBA elkarte horretan Cuba, Venezuela, Bolivia, Ecuador, Nikaragua eta antilletako irla txiki batzuk daude.

Hondurasko presidenteak, Manuel Zelayak, kargu utzi beharko du datorren azaroan, Konstituzioak presidenteari aginte bakarra onartzen diolako. Agintean segitu nahi duenez, Konstituzioa aldatu nahi du, eta aldaketa hori egiteko adina gehiengo izateko zalantza duenez, igande honetan errefrenduma egingo du. Bide horretatik herritarren babesa lortu nahi du Parlamentuari presio egiteko.

Legeak, ordea, galarazi egiten du hauteskunde aurreko sei hilabeteetan bozketak egitea, Hauteskunde Auzitegiak legez kanpoko jo du erreferenduma eta armadak ezezkoa eman dio hautestokiak zaintzeari. Horren aurrean, Zelaya presidenteak kargutik kendu du armadako burua, Romeo Vasquez generala, eta ondoren militarrek kalera atera dituzte tropak, itxuraz, Estatu Kolpea emanez.

Berehala, berriro presidente izendatzeko konstituzioak aldatu dituzten Chavez venezuelarrak eta Morales bolibarrak Zelayaren alde hitz egin dute. Chavezek, mehatxu kutsuko adierazpenak egin ditu, esanez, ez dela geldik geratuko. Orain urte batzuk Estatu Batuak ziren Amerikan zer egin behar zen esaten zutenak. Orain, Chavezek hartu du paper hori, gero eta protagonismo handiagoz, ALBAren buruzagi bihurtuta.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa