Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Krisi politikoa

Honduraseko presidenteak "tentsio" egoera gainditu dutela uste du

Erredakzioa

2009/06/26

Rigoberto Chang oposizioko buruak azpimarratu du parlamentariek ez dutela Estatu kolperik nahi, herrialdearentzat atzerapauso handia izango zelakoan.

Manuel Zelaya Honduraseko presidenteak esan du Romeo Vasquez Armadako burua kargutik kentzeak eta Angel Edmundo Orellana Defentsa ministroaren dimisioak sortutako "tentsio" egoera dagoeneko "gainditu" dutela.

Egungo Konstituzioa aldatzeko Asanblea Konstituziogile bat eratzearen kontra agertu zelako kargugabetu zuten Vasquez.

Zelayak irrati kate bati eskainitako elkarrizketan adierazi du "tentsio" egoera "modu baketsuan gainditu" dutela dagoeneko.

Honduras krisi politiko sakonean sartu da, izan ere, Estatuko zenbait erakundek uste dute Asanblea Konstituziogilea eratzea legez kanpokoa dela.

Tegucigalpan ehunka militar jarri dituzte eraikin publiko eta pribatu nagusiak babesteko, krisiaren ondorioz izan daitezkeen liskarrengatik.

Zelayaren arabera, krisiaren irtenbidea atzo iritsi zen, Honduraseko Aireko Indarrek igandeko kontsultarako beharrezko hautestontziak eta txartelak helarazi zizkiotenean.

Bestalde, Rigoberto Chang Partido Nacionaleko diputatu eta oposizioko buruak azpimarratu du parlamentariek ez dutela Estatu kolperik nahi, herrialdearentzat atzerapauso handia izango zelakoan.

Zelayak ukatu egin du Konstituzioaren erreformaren bidez presidente berriro hautatzeko aukera lortu nahi duela. Hala ere, argi adierazi du jendarteak nahi badu, gobernatzen jarrai lezakeela.

Igandeko kontsultan, Zelayaren esanetan, honako galdera luzatuko diete hondurastarrei: ea azaroaren 29ko hauteskundeetan beste hautestontzi bat jartzea nahi duten, 2010ean Konstituzioa aldatuko lukeen Asanblea Konstituziogilea eratu nahi duten galdetzeko.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa