Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Estatu-kolpea Hondurasen

Armadak Zelaya kanporatu eta Costa Ricako agintarien esku utzi du

Erredakzioa

2009/06/29

Zelaya Honduraseko presidenteak "bahiketa" baten biktima izan dela adierazi du eta Nazioarteko Komunitateari laguntza eskatu dio. Kongresuak Roberto Micheletti izendatu du Honduraseko bitarteko presidentea.

Manuel Zelaya Honduraseko presidentea bere herrialdeko Armadak atxilotu eta Costa Rican askatu dute, pijama oraindik jantzita zuela. Bertako Gobernuak babesa eman dio herrialdean.

Zelayak "bahiketa izugarri" baten biktima izan dela eta Honduraseko presidentea izaten jarraitzen duela adierazi du. Nazioarteko Komunitateari laguntza eskatu dio herrialdearen normaltasuna berreskuratzeko.

Honduraseko militarrek presidentearen etxera sartu eta atxilotu egin dute, Konstituzioa aldatzeko kontsulta polemikoa hasi baino bi ordu lehenago.

Aldaketen artean, presidente berbera behin baino gehiagotan aukeratzeko aukera sartu nahi zuten. Presidentearen aurkariek boterean betirako egon nahi zuela leporatu diote Zelayari.

Atxilotu ostean, Zelaya Aireko Indarren base batera eraman dute, eta bertan herrialdetik kanporatu dute Costa Rican askatuz.

NBEak, Amerikako Estatuen Erakundeak eta Europar Batasunak estatu-kolpea gaitzetsi dute eta Zelayaren itzulera eskatu dute, normaltasun demokratikoa eta konstituzionala herrialdera itzuli dadin.

Barack Obama AEBetako presidenteak kezkaturik agertu da eta "errespetua arau demokratikoentzat" eskatu du. Nahiz eta hasieran kolpe-militarra zehazki ez gaitzetsi, Hillary Clinton Estatuko idazkaria kolpearen aurka agertu da.

Armadako tropek Tegucigalpa hartzen duten bitartean, ziurgabetasuna da nagusi kaleetan zehar.

Militar-lerro estu batek zaintzen dituela, milaka lagun presidentearen etxearen inguruan bildu dira kolpearen aurka protesta baketsua egiteko.

Kongresuak bilera bat egin du eta Kongresuko presidentea, Roberto Micheletti, Honduraseko bitarteko presidente aukeratu dute.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa