Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Estatu-kolpea

Zelaya: "Herritarrek presidente bakar bat baino ez dute hautatu"

Erredakzioa

2009/06/29

Presidente demokratikoak iragarri du itzuli egingo dela Hondurasera eta karguari eutsiko diola. Bestalde, Estatu-kolpea "legez kanpokoa" izan dela esan du Barack Obamak.

Roberto Micheletti Hondurasko Kongresuko presidenteak estatuburu karguaren zina egin du bart, Manuel Zelaya herritarrek hautatu zuten presidentearen ordez, militarrek indarrez kanporatu baitute herrialdetik.

Parlamentuak Micheletti hautatu du Zelayaren agintaldia bukatzeko geratzen diren sei hilabeteetan gobernatzeko.

Hain zuzen ere, Konstituzioa erreformatzeko herri-galdeketa egiteko ordu batzuk geratzen zirenean kendu dute agintetik Zelaya.

Hori horrela, haren jarraitzaileak kalera atera dira hiriburuan, protesta egiteko, eta Armadari aurre egin diote. Gaurtik aurrera, gainera, greba orokorra egingo dute.

Bere aldetik, Michelettik etxeratze-agindua ezarri du gutxienez hurrengo 48 orduetarako. Dena dela, ez du baztertu denbora gehiago luzatzea.

Zelaya, babesak biltzen

Bien bitartean, presidente konstituzionalari txaloka egin diote harrera Managuako (Nikaragua) aireportuan. Besteak beste, Hugo Chavez (Venezuela), Rafael Correa (Ecuador) eta Daniel Ortega (Nikaragua) presidenteak hurbildu dira harengana.

Zelayak ALBAren premiazko bilera batean hartuko du parte bertan.

Managuara joan baino lehenago, Costa Ricatik (hara eraman zuten militarrek), Zelayak esan zuen ezin direla "bi presidente" egon, herritarrek "bakar bat" baino ez baitute hautatu. "Ni naiz haien presidentea eta itzuli egingo naiz nire karguan aritzeko", iragarri zuen.

Presidente demokratikoak salatu du Hondurasen jazarpen sistema dagoela eta herriari iritzia ematea ukatzen diotela. "Hau guztia herritarren artean loteslea ez den inkesta bat egiten ari ginelako gertatu da", nabarmendu du.

NBEren gaitzespena

Estatu-kolpearen ostean hainbat herrialdek eta erakundek gertatutakoa gaitzetsi dute. Adibidez, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak "demokratikoki hautatu dituzten ordezkariak" karguetara itzultzea eta "Giza Eskubideak errespetatzea" eskatu du.

Bestalde, Honduraseko Estatu-kolpea "legez kanpokoa" izan dela esan du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak eta Manuel Zelaya presidente legitimoa izaten jarraitzen duela.

Estatu-kolpearen ostean "ordena demokratikoa berrezartzen" saiatuko direla iragarri du Etxe Zuriak.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa