Albisteak

Mundua

Mundua

Analisia

Honduraseko militarrak, bakarrik

Jesus Torquemada

2009/06/29

70 eta 80. hamarkadetan Estatu Kolpeak ohikoak ziren. Orduan, militarren Estatu Kolpe gehienak AEBen babesa zuten. Horregaitik zer hain garrantzitsua Obamaren erreakzioa.

Hondurasen gertatutakoa, begiratzen zaion aldetik begiratuta, estatu kolpe bat da. 2005ean demokratikoki aukeratutako presidentea, Manuel Zelaya, indarkeriz kendu dute kargutik militarrek.

Egia da, Zelaya abentura politiko batean sartu zela, konstituzioaren erreforma bati buruz herritarren iritzia ezagutzeko erreferenduma egin nahi zuelako. Kontsulta legez kanpo utzi zuen Auzitegi Nagusiak, eta ez zuen, ez parlamentuaren eta ezta Zelaya beraren Alderdi Liberalaren babesik.

Honen aurrean, legezko prozedura, parlamentuak presidentea kargutik kentzeko tramitea martxan jartzea izango litzake; militarren eskuhartzea ordea legez kanpokoa da, eta arazoa Estatu Kolpe batera murrizten du.

Latinoamerikan Estatu kolpe hauek ahaztuta daude, baina pasa den mendean, 70 eta 80 garren hamarkadetan ohikoak ziren. Orduan gainera, militarren Estatu Kolpe gehienak Estatu Batuen babesa zuten.

Horregaitik zen hain garrantzitsua oraingo honetan Obamaren erreakzioa. Estatu Batuetako presidenteak azkar erreakzionatu du. Nahiz eta oso sendoa ez izan, orohar, legea eta arau demokratikoak errespetatzeko deia egin du. Bere Estatu idazkariak, Hillary Clintonek bai, Estatu kolpea irmoago gaitzetsi du.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa