Albisteak

Mundua

Mundua

Batzar Nagusia

72 ordu eman dizkio AEEk Hondurasi Zelaya bere karguan berriro jartzeko

Erredakzioa

2009/07/01

Agindu hau ez betetzekotan, Honduras erakundetik botatzea erabaki dezakete. Zelaya bera gaurko bileran izan da, eta Estatu Kolpea "Amerikarentzat atzerapausua" dela nabarmendu du.

Amerikako Estatuen Erakundearen Batzar Nagusiak Honduraseko Gobernu berriari 72 ordu eman dizkio Manuel Zelaya presidentea berriro karguan jartzeko. Eskakizun hau betetzen ez badu, Honduras Erakundetik bota dezaketela ohartarazi dute Amerikako Estatuetako ordezkariek.

Izan ere, AEEk bost puntuko ekimena adostu du gaur, Zelaya bera aurrean zegoela. Batzar Nagusian parte hartu duten mandatarien arteko negoziazioak luzeak izan dira, baina, azkenik, dokumentua aurrera ateratzea lortu dute .

72 orduko epe hori larunbatean bukatuko da.

Hondurasek bizi izan duen Estatu Kolpea "Amerikarentzat atzerapausua" dela esan du Zelayak. Bere hitzetan, "ezbehar handia" da Hondurasek igandean pairatutako kolpe militarra, baita "atzerakada zakarra" ere.

Zelaya atzo heldu zen Washingtonera, bertan ospatzen ari baitira Amerikako Estatuen Erakundearen Batzar Nagusia. Segurtasun neurri handiak eraman zituen presidente kenduak.

Bestalde, Europar Batasunak erabaki du ez duela harreman diplomatikorik izango Honduraseko Gobernu berriarekin, horrek kolpistak aintzat hartzea suposatuko lukeelakoan, Bruselako iturriek jakitera eman dutenez.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak Hondurasen duen enbaxadoreari argibideak eskatu dizkio herrialde horretan piztu den gatazkaren inguruan. Gauza bera egin du Frantziako Gobernuak bere enbaxadorearekin.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa