Albisteak

Mundua

Mundua

AEBetako Armadaren

Marineek Vietnameko gerratik egindako operazio handiena abiatu dute Afganistanen

Erredakzioa

2009/07/02

4.000 Marine eta Afganistango 650 soldadu Helmand ibaiaren aranera bertaratu dira. Dena dela, oraindik ez dituztela borrokak hasi ziurtatu du bozeramaile militar batek.

AEBetako Armadako 4.000 Marinek eta Afganistango 650 soldaduk talibanen aurkako operazio militar handia hasi dute Helmand ibaiaren aranean. Barack Obamaren estrategia berriaren lehen proba garrantzitsua izango da.

Gainera, Vietnameko gerra garaitik Marineek egindako operazio handiena da.

''Janjar'' (Ezpata Kolpe) izeneko operazioaren lehen orduetan, AEBetako Armadak ez du borrokarik hasi, William Pelletier bozeramaile militarrak ziurtatu duenez.

BBC telebista-kate britainiarrean egindako adierazpenetan, oraingoz ez dutela "etsaiarekin topo egin" esan du Pelletierrek. Dena dela, Marine bat zauritu egin da nahigabe jazotako eztanda batean.

Azken bi hilabeteetan, AEBek 8.500 Marine bidali dituzte Helmand aranera. Urte amaierarako 68.000 inguru izango dira.

Obamak mendean hartu nahi ditu talibanak Afganistango hegoaldean abuztuaren 20an egitekoak diren hauteskundeak baino lehen.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa