Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Iruzkina

Afganistango erasoaldiaren arriskuak

Jesus Torquemada

2009/07/03

AEBek hasi duten operazio militarrak bi arrisku ditu: Talibanak menperatzeko helburuak huts egitea edota zibilak hiltzea.

Barack Obama AEBetako presidenteak beti esan du bere lehentasun estrategikoak Afganistan eta Pakistan direla eta Bushek huts egin zuela Iraken horrenbeste denbora galduz. Horrela ba, marine estatubatuarrek abiatutako erasoa guztiz bat dator ikuspegi estrategiko horrekin.

Afganistanen datorren hiletan egitekoak diren hauteskundeak ahalik eta normaltasun handienean egitea nahi dute AEBek eta bere kideek, eta horretarako ahuldu egin behar dituzte hauteskundeei boikota egin nahi dieten talibanak.

Horretarako Pakistanekin muga egiten duen Helmand probintziatik hastea erabaki dute, gaur egun ia erabat talibanen esku dagoena.

Soldatu britainiarrak eta afganiarrak barne dituen ofentsiba horrek badu arriskurik.

Lehenengoa talibanei borroka ez irabaztea. Hauek, amerikarren etorreraren aurrean, betikoa egingo dute: ezkutatu egingo dira... edota Pakistango lurraldean dagoen Baluchistanera joango eurak baino indartsuago direnekin zuzeneko aurrez aurrekoa saihesteko. Baina, aliatuek Helmand bereganatzean, talibanek atentatu suizidak eta sarekadak egiteari ekingo diote.

Beste arrisku nagusia zera da, amerikarrek biktima zibilak eragitea, behin baino gehiagotan gertatu dena. Horrek beti ekarri du herri estatubatuarren irudia zikintzea.

Nola nahi ere, eraso honek argi eta garbi utziko du Obama serio ari dela eta dena emango duela bere estrategiak emaitza onak izan ditzan.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa