Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Estatu kolpearen ondoren

Amerikako Estatuen Erakundeko burua Hondurasera bidean da irtenbide bila

ETB

2009/07/03

Akordiorako aukerak amaitzen ari dira eta bihar amaituko da estatu amerikarrek gobernu kolpistari emandako epea. Bitartean, Manuel Zelaya presidente kargugabetuaren aldekoen protestek ez dute etenik.

Amerikako Estatuen Erakundeko burua, Jose Miguel Insulza Hondurasera abiatuko da estatu kolpearen ondoren sortutako krisiari irtenbidea aurkitu nahian.

Konponbide negoziatua lortzeko azken aukera izan liteke, izan ere, estatu amerikarrek emandako epea bihar amaituko da.

Nazioarteak gogor estuturik, Roberto Micheletti behin-behineko presidenteak aitortu egin du azaroko hauteskundeak aurreratzea konponbide politiko baten abiapuntua izan litekeela..

Bien bitartean, joan den igandeko estatu kolpearen ondoren, Hondurasen ezarritako etxeratze aginduak ez du lortu Manuel Zelaya presidente kargugabetuaren aldekoen protestak itzaltzea.

Atzo gutxienez manifestari bat balaz zauritu eta beste 80 bat atxilotu zituzten San Pedro Sula iparraldeko hirian izandako manifestazioan.

Manuel Zelaya presidente hautetsia El Salvadorrera heldu da, eta Farabundo Marti fronte ezkertiarreko kideek harrera beroa egin diote.

Zelayak kalean era baketsuan protestan jarraitzera dei egin die Hondurasko herritarrei.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa