Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Pandemia

Argentinan A gripe 100.000 kasu direla esan du bertako Gobernuak

Erredakzioa

2009/07/03

Orain arte 44 lagun birusagatik hil direla baieztatu dute laborategiek, Juan Manzur Argentinako Osasun ministroak jakinarazi duenez. Estatuan ere kutsatutako gehiago dira.

Argentinan 100.000 A gripe kasu izan daitezkeela esan du Juan Manzur Osasun ministroak, baina 2.800 bakarrik baieztatu dituzte laborategiek.

Cristina Fernandez Argentinako presidentearekin batera ospitale batean izan da ministroa, A gripe kasu larriak diren zentroan. Aurten gripe generikoaren 320.000 kasu izan direla esan du Manzurrek, baina AH1N1 birusaren eragina hasi zenetik herrialdean 100.000 gaixo zenbatu dituztela nabarmendu du.

Orain arte 44 lagun birusagatik hil direla baieztatu dute laborategiek, baina beste kasu batzuk aztertzen ari direla onartu du Manzurrek. Komunikabide lokalek, ostera, hildakoak 55 direla esan dute.

Baieztatutako 1.587 kasu

Uztailaren 26an Argentinako Osasun Ministerioak argitaratutako azken txostenean, 1.587 kasu baieztatu zituzten laborategiek. Baina ordutik ez du zifra ofizialik eman Ministerioak, bi hilabetetan zehar egunero komunikatuak eman ostean.

Komunikabide lokalen arabera, Graciela Ocañak, orduko Osasun ministroak, osasun larrialdi egoera ezartzea gomendatu zion presidenteari, Argentinan gaixotasuna izaten ari zen garapena ikusita. A gripeak jota lagun gehien hil diren Hego Amerikako Estatua Argentina da.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa