Albisteak

Mundua

Mundua

Estatu-kolpea

Hondurasek Amerikako Estatuen Erakundearen aginpidetza baztertu du

Erredakzioa

2009/07/04

Gobernu berriak Zelayaren kanporaketa "itzuliezina" dela adierazi du eta AEEn ituna salatu du. Insulzaren ustez, Michelettiren Gobernuak "ez du egoera aldatzeko asmorik".

Jose Miguel Insulza AEEko idazkari nagusiak Hondurasen egindakobisitaren ostean, Michelettiren Gobernuak Zelayaren kanporaketa "itzuliezina" dela adierazi du.

Michelettiren Gobernuak Amerikako Estatuen Erakundearen (AEE) ituna salatu du "behi-behineko eraginkortasunarekin". Estatu-kolpearen egileek adierazi dutenez, "AEEk askatasuna eta burujabetza defendatzen duten herrialdeentzat, Hondurasentzat lekurik ez duela uste du".

Hondurasek AEEren arauak betetzeari utzi dio, eta bere Gobernuak AEE "justizia auzitegi bat ez dela" adierazi du.

Botere Judizialarekin, elizekin, presidentziarako hautagaiekin eta Honduraseko kolektibo sozialen ordezkariekin izandako bileren ostean, Insulzak, "estatu-kolpearen egileek egoera aldatzeko asmorik ez daukatela" adierazi du.

AEE Washingtonen bilduko da egoera aztertzeko eta erabakiak hartzeko.

Insulzaren ustez, Michelettiren Gobernua "Gutun Demokratikoaren bortzaketa eta orden Konstituzionalaren apurketa da, eta konpondu beharra dago".

Asteazkenean, AEEk 72 orduko epea eman zion Hondurasi Manuel Zelaya bere postuan berrezartzeko.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa