Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Afganistango hauteskundeak

Hauteskundeen bigarren itzulian ez dela egongo baieztatu du Abdulak

Erredakzioa

2009/11/02

Bi hautagaietako batek hauteskundeen bigarren txandara aurkezten ez bada egin behar dena ez du azaltzen ezta Afganistango Konstituzioak, ezta hauteskunde-legeak.

Opozizioko hautagai eta Kanpo Arazoetako ministro ohiak ,Abdula Abdulak, azaroaren 7ko Afganistango hauteskundeetako bigarren txandan ez dela egongo baieztatu du.

"Gobernuaren eta Afganistango Hauteskunde Batzordeak ekintza okerrak direla eta ez dut bigarren txandan parte hartuko", adierazi du Abdulak Loya Jirgako egoitzan eskainitako prentsa aurrekoan.

Abdulak hauteskundeetan iruzurra ekiditeko hiru neurri eskatu zituen, baina agintariek soilik baimendu zuten 20.000 kontu-hartzaile izatea.

Ziurgabetasuna

Bi hautagaietako batek hauteskundeen bigarren txandara aurkezten ez bada egin behar dena ez du azaltzen ezta Afganistango Konstituzioak, ezta hauteskunde-legeak.

Milaka boto anulatu ostean, Karzaik botoen %49,67 lortu zuen, bigarren txanda ez egiteko beharrezkoa den kopurutik oso gertu.

Afganistango Hauteskunde Komisio Independentearen funtzionari buruak ziurtatu duenez, aurrera jarraituko dute hauteskundeekin Abudla Abdulak bigarran bira bertan behera utziko duela iragarri arren.

Agintariek Hauteskunde Komisio Independentearen komisario burua kaleratzeko eskakizunari uko egin diote eta hori ikusita, Abdulak hauteskunde prozesuan ez jarraitzea erabaki du. Abdularen arabera, lehenengo bozketan izandako iruzurraren errudun nagusienetakoa da.

Karzai presidentearen kanpaina taldeko buruzagiak adierazi duenez, hauteskundeen bigarren birarekin aurrera jarraituko dute.

Kai Eide Kabulen NBEko buruak prozesua era "legal eta egokian" amaitzeko eskatu du eta Abdulak prozesu osoan izan duen jarrera goraipatu du.

Hauteskunde legearen arabera, hauteskundeak hautagai bakar batekin ospatu daitezke, baina Afganistango Hauteskunde Komisioko kideak astelehen honetan bilduko dira prozesuarekin aurrera jarraituko duten edo ez erabakitzeko.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa