Albisteak

Mundua

Mundua

Afganistan

Karzai presidente izendatu dute bigarren itzulirik egin gabe

Erredakzioa

2009/11/03

Abdula Abdulak hauteskundeekin jarraituko ez duela iragarri ostean hartu du erabakia Hauteskunde Batzordeak.


Afganistango Hauteskunde Batzordeak bertan behera utzi du hauteskundeen bigarren itzulia eta Hamid Karzai irabazlea dela adierazi du.

Abdula Abdulak hauteskundeetako bigarren itzuliarekin jarraituko ez duela iragarri ostean hartu du erabakia Batzordeak. Abdulak adierazi zuenez, Hauteskunde Batzordea ez da iruzurra ekiditeko erakunde fidagarria.

Batzordearen buruzagiak Karzai garailea dela iragarri du, hauteskundeen lehenengo itzulian boto gehien lortu zituelako eta bigarrenean "hautagai bakarra" delako.

Afganistango hauteskundeen emaitza Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiaren ezusteko bisitarekin batera etorri da. Ban Ki-moon bi hautagaiekin bildu da.

Karzaik botoen % 49,67 lortu zuen hauteskundeen lehenengo itzulian, emaitzak berbegiratu eta milaka boto iruzurragatik baliogabetu ostean.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa