Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

AEBak

Obamak bere kudeaketaren ospea neurtuko du gaur udal hauteskudeetan

Erredakzioa

2009/11/03

Baliteke demokratek agintea galtzea Virginiako estatuan. Errepublikanoek suspertzen hastea dute helburu hauteskunde hauetan.

AEBek hauteskundeak egingo dituzte gaur zenbait estatutan eta hiritan, besteak beste Virginiako eta New Jerseyko gobernadoreak hautatzeko, inkesten arabera herritarrek Gobernuan duten konfiantza azken 12 urteetako maila txikienean dagoen honetan.

Lehen aldia izango da herrialde hartan hauteskundeak egingo dituztela iazko azaroan Barack Obama presidente aukeratu zutenetik. Hori dela eta, hauteskundeak haren kudeaketaren ospea neurtzeko erabiliko dituzte adituek.

Baina New Jerseyko eta Virginiako gobernadoreak ez ezik, hautesleek New Yorkeko eta Kaliforniako barruti batzuetako kongresistak ere hautatuko dituzte.

Gainera, New Yorkeko, Atlantako, Houstongo, Bostongo, Detroiteko eta Pittsburgheko alkateak; Mainen homosexualen arteko ezkontzari buruzko herri galdeketa; eta Ohion kasinoak egin daitezkeen ere bozkatuko dute.

Interes handiena Virginiako eta New Jerseyko hauteskundeek piztu dute. Errepublikanoek Kongresuaren nagusigoa galdu zuten 2006an, eta Etxe Zuria 2008an, eta orain suspertzen hastea espero dute bozketa hauetan.

Izan ere, Virginian, inkestek Bob McDonnell errepublikanoa jarri dute faborito, Creigh Deeds demokratari 10 puntu baino gehiagoko aldea aterata.

McDonnellek abortoa eta beste gai sozialak saihestu ditu, eta estatuko egoera ekonomikoa izan du hizpide batik bat kanpainan.

Inkesten aurreikuspena betez gero, demokratek agintea galduko lukete estatuan zortzi urteren ostean.

New Jerseyn (demokraten alde bozkatu ohi duen estatua) Jon Corzine gobernadore demokratak alde txikia ateratzen dio Chris Christie errepublikanoari inkestetan.

Bestalde, seguru aski New Yorken Michael Bloombergek jarraituko du alkate. Hauteskunde kanpainian bere poltsikoko 100 milioi dolar gastatu ditu. Hain zuzen ere, norberak finantzatutako kanpaina garestiena izan da AEBetako historian.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa